JOGURTA ETA TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA

1

OSAGAIAK

  • Arrautzak 3
  • 2 jogurt neurri azukre
  • Jogurt 1
  • 1 jogurt neurri Oliba olio
  • 2 jogurt neurri irin
  • 1 jogurt neurri arto irin
  • Legami poltsatxo bat (16 g)
  • Kakao hautsa 4 koilarakada
Kakao hautsari dagokionez, edateko txokolatea prestatzeko erabiltzen den kakaoa erabiltzen dut.

PROZESUA

  1. Ontzi batean nahastu azukrea eta arrautzen gorringoak (gorde zuringoa katilu batean geroago erabiltzeko). Nahasketa prestatzen den bitartean ipini laba 180ºC-tan berotzen.
  2. Bi osagaiak ondo nahastuta daudenean gehitu jogurta eta oliba olioa nahasketari.
  3. Arrautzaren zuringoa erabiliz egin merengea eta ondoren, gehitu nahasketari.
  4. Iristontzi bat erabiliz gehitu poliki-poliki irina eta legamia. WhatsApp Image 2017-10-28 at 14.05.46
  5. Guztia ondo nahastuta dagoenean, erdibitu nahasketa bi ontzi ezberdintan. Bi nahasketetako bati bota kakao hautsa eta ondo nahastu.
  6. Molde batean igurtzi gurina edo olio pixka bat (bizkotxoa moldetik ateratzerako orduan itsatsita ez gelditzeko).
  7. Bota nahasketak moldera txandakatuz, hau da,lehenengo bota txokolate gabeko koilarada batzuk, nodoren, txokolatedun koilarakada batzuk. Horrela, txandakatu bi nahasketak amaitu arte.
  8. Sartu laban 25-30 minutuz. Eginda dagoen ala ez ikusteko, sartu makila luze bat eta ateratzerakoan garbi egonez gero prest dago.

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: