ARROZA, GARBANTZU, KINOA ETA TXANPINOIEKIN EGINIKO HANBURGESA

3

OSAGAIAK

  • Kinoa 80 g
  • Oliba olioa 60 ml
  • Berakatza (hagin bat)
  • Oreganoa 5 g (koilarakadatxo bat)
  • Arroza (baso erdi)
  • Birrindutako liho hazia 60 g
  • Tipula txikituta 500 g
  • “Cremini” txanpinoia txikituta 250 g
  • Txile birrindua 8 g
  • Garbantzu birrindua 750 g
  • Gatza 10 g
  • Tamari koilarakada bat
  • Worcestershire saltsaren koilarakada bat

PROZESUA

  1. Hanburgesak sukaldatzen hasi baino egun bat lehenago ipini garbantzuak beratzen.
  2. Sukaldatzen hasteko, birrindu beratutako garbantzuak irabiagailua erabiliz.
  3. Lapiku txiki batean berotu ura eta irakiten hasterakoan bota kinoa. Ondoren, jaitsi sua eta utzi 8-10 minutuz egosten. Aldi berean, egosi arroza beste lapiku bat erabiliz.
  4. Iriztontzi baten laguntzaz, kendu ura kinoari eta ondoren, estali sukaldeko trapu batekin.
  5. Sartakin batean bota oliba olioa eta kozinatu tipula 5 minutuz. Ondoren, gehitu txanpinoiak eta utzi sutan beste 4 minutuz.
  6. Behin tipula eta txanpinoiak sukaldatuta, gehitu  gatza, berakatza (txikituta), txilea eta oreganoa. Utzi sutan beste minutu batez.
  7. Jarraian, gehitu egositako arroza eta guztia ondo nahastu.
  8. Sua kendu eta bota ontzi handi batetara nahasketa. Behin ontzian dagoela, gehitu garbantzu birrindua, kinoa, saltsak eta liho hazi birrindua. Nahastu guztia egurrezko koilara bat erabiliz.
  9. Masa gertu dagoenean prest gaude hanburgesa forma ematen hasteko. Horretarako, hartu masa portzio txikiak koilara bat erabiliz eta egin bolak (albondiga tamainakoak) eskuak erabiliz.
  10. Sartakin batean bota oliba olioa eta ipini bolak, ondoren, espatula baten laguntzarekin zapaldu forma zapal eta borobila emateko.
  11. Frijitu alde bakoitza 2-3 minutz, kolore marroixka hartu arte.
Errezeta honekin, hanburgesa dezente irteten dira, beraz, gomendagarria da batzuk izozkailuan gordetzea beste egun batean jan ahal izateko.
Horrez gain, oso goxoa geltzen da tomate entsalada eta labean egindako patatekin lagunduta. Hona hemen labean egindako pataten errezeta:Labean egindako patata

WhatsApp Image 2017-09-14 at 22.11.02

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: