KREMAZKO BONBAK

2

OSAGAIAK

  • Irina 550 g
  • Ur hotza 210 g
  • Legamia:  legami freskoa 15 g edo  legami lehorra 8 g
  • Gatza 5 g
  • Arrautza 1 eta arrautza gorringo 1
  • Azukrea 60 g
  • Banilla-estraktua 10 g
  • Gatz gabeko gurina 85 g
  • Olio botila 1
Ez da gomendagarria oliba olioa edo zapore fuertedun olioa erabiltzea.

KREMA PRESTATZEKO OSAGAIAK

  • Esnea 1 litro
  • Azukrea 250 g
  • 2 arrautza eta 2 arrautza gorringo
  • Arto irina (maizena) 70 g
  • Banilla esentzia 15 g
  • Gurina 50 g

PROZESUA

  1. Katilu batean ipini ur hotza eta legamia, ondoren, itxaron bost minutuz.
  2. Bota nahasketa ontzi handi batera, eta gehitu, gatza, azukrea, arrautza, gorringoa, banilla eta gurina. Irabiagailuaren laguntzaz nahastu osagaiak.
  3. Gehitu irina apurka apurka eta oratu eskuak erabiliz 10 minutuz.
  4. Jarraian, estali orea sukaldeko trapu batekin 90 minutuz.
  5. Arrabola baten laguntzaz, zabaldu orea lauki zuzen baten forma emanez, ondoren tolestu ertitik eta estali trapuarekin beste 5 minutuz.
  6. Zabaldu orea berriz ere arrabolaren laguntzarekin eta moztu borobil formako molde batekin edo edalontzi batekin. Estali borobilak beste 30 minutuz.
  7. Ostean, lapiko batean berotu olio dezente eta 180ºC-tan dagoenean, frijitu bonbak kolore marroia hartu arte. Frijitu ondoren, estali azukrearekin, horretarako, bota azukrea plater batera eta lapikotik atera bezain pronto, ipini azukredun platerean.
  8. Hozterakoan, zabaldu alde batetik eta mahuka baten laguntzaz, bete bonbak kremaz.

KREMA PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Hasteko esnea berotzen ipini eta bero dagoenean, gehitu azukrea eta banilla. Eman buelta batzuk koilara baten laguntzarekin.
  2. Ondoren, ontzi txiki batean nahastu arrautzak, gorringoa eta arto irina. Ondo nahastuta dagoenean, bota esnetara eta bueltak eman poliki-poliki irakin arte. Ondoren, jeitsi sua eta segi bueltak ematen sendoa bihurtu arte.

One thought on “KREMAZKO BONBAK

Add yours

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: