DONUTSAK

2

OSAGAIAK

  • Ur epel basokada 1
  • Legami hauts poltsatxo 1
  • Panela koilarakadak 2
  • Esnea 300 ml
  • Arrautzak 2
  • Urtutako gurina 80 ml
  • Panela 60 g
  • Gatza 5 g
  • Banilla-estraktua 10 g
  • Irina 1 kg
  • Olio botila bat
Frijitzeko ez da komeni oliba olioa edo zapore fuertedun olioa erabiltzea

GLASATUA EGITEKO OSAGAIAK

  • Glas azukrea 470 g
  • Esnea 60 ml

PROZESUA

  1. Katilu batean, ipini panela, legami hautsa eta ur epelarekin batera 5 minutuz aktibatzen.
  2. Ontzi handi batean, gehitu esnea, arrautzak, urtutako gurina, panela, gatza, banilla-estraktua eta legamiaren nahasketa. Ondoren, nahastu guztia irabiagailua erabiliz.
  3. Mahai gainean, ipini irina, eman sumendi forma erdian zuloarekin, bota aurretik prestatutako nahasketa apurka-apurka eta eskuak erabiliz, oratu orea egin arte.
  4. Behin orea eginda dagoenean, ipini ontzi baten barruan eta estali trapuarekin ordu batez.
  5. Ipini labea 180 gradutara berotzen, atera orea ontzitik, zabaldu mahaiaren gainean arrabolaren laguntzarekin eta eman forma edalontzi batekin edo donutsak egiteko moldearekin.
  6. Ipini donutsak labera sartzeko erretiluaren gainean eta estali trapu batekin 45 minutuz.
  7. Ipini labea 180 gradutara berotzen, itzali labea eta sartu donutsak labera 10 minutuz. Donutsak labera sartzerakoan utzi labeko atea zabalik.
  8. Lapiko batean ipini olioa berotzen eta 180 gradutara dagoenean, frijitu donutsak kolore marroia hartu arte.

GLASATUA PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Nahastu esnea eta glas azukrea, ondoren busti donutsak glasatuan eta utzi sikatzen.

 

 

One thought on “DONUTSAK

Add yours

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: