DILISTAK

1

OSAGAIAK

  • Dilistak 200 g
  • Azenarioak 2
  • Tipula 1
  • Piper berde 1
  • Oliba olio koilarakada 1
  • Berakatz hagin 1
  • Tomate 1
  • Paprika hauts koilarakada 1
  • Piperbeltz koilarakada 1
  • Gatz pixka bat
  • Oregano birrindu koilarakada 1
  • Ezkai* birrindu koilarakada 1
  • Kumino* hauts koilarakada 1
  • Ur litro 1
  • Tamari koilarakada 1
Hiztegia:
Ezkaia =Thyme (ingelesez) edo tomillo (gazteleraz).
Kumino = Cumin (ingelesez) edo Comino (gazteleraz).

PROZESUA

  1. Hasteko, ontzi batean, ipini dilistak urarekin batera beratzen.
  2. Jarraian, moztu zati txikitan barazki guztiak. Ondoren, sua erdiko intentsitatean ipinita, berotu oliba olioa eta bero dagoenean, gehitu azenarioa, tipula eta piper berdea. Kozinatu 6-8 minutuz egurrezko koilara batekin bueltak emanez.
  3. Gehitu lapikura berakatza, tomatea, gatza eta espeziak. Ondoren, nahastu koilararekin eta sukaldatu beste minutu batez.
  4. Jarraian, ipini sua topera, bota ura eta itxaron irakiten duen arte. Behin irakiten dagoenean, ipini tapa lapikuari eta jeitsi sua intentsitate baxuenera. Sukaldatu 40 minutuz.
  5. Irabiagailuarekin nahastu guztia eta behin ondo irabiatuta dagoenean, gehitu dilistak.
  6. Berriz ere ipini sua topera eta itxaron saltsak irakiten duenera arte. Ondoren, jeitsi sua intentsitate baxuenera, ipini tapa eta utzi sutan beste 15 minutuz.
  7. Amaitzeko bota tamari txorrostada bat eta nahastu.
Dilista mota batzuek, beste mota batzuek baino denbora gehiago behar izaten dute beratzeko. Beraz, gomendagarria da prestatu baino gau bat lehenago beratzen ipintzea.

WhatsApp Image 2017-11-02 at 15.18.24-1

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: