OGI GOZOA

3

OSAGAIAK

  • Legami lehorra 11 g (3 3/4 tsp)
  • Azukrea 13 g (1 tsp)
  • Ur epela 300 ml (1 3/4 cup)
  • Oliba olioa 118 ml (1/2 cup)
  • Arrautzak 5
  • Azukrea 100 g (1/2 cup)
  • Gatza 14 g (1 tsp)
  • Irina kilo 1 inguru  (8 cup) — kontutan izan oratzerakoan orea mahaian itsatsi ez dadin irin apur bat gehiago eraibiliko dugula.

PROZESUA

  1. Ontzi handi batean, nahastu ur epela, legamia eta 13 g azukre 5 minutuz.
  2. Ostean, gehitu oliba olioa eta guztia ondo nahastu. Jarraian, bota arrautza guztiak banaka (hurrengo arrautza bota aurretik, orearekin ondo nahastuz).
  3. Gehitu nahasketara azukrea (100 g) eta gatza, ondoren, segi nahasten.
  4. Behin ondo nahastuta dagoenean, gehitu irina eta oratu eskuekin. Hasieran, ontzian bertan oratu daiteke. Ondoren, orea pixka bat sikuago dagoenean, bota mahai gainera irin pixka bat eta segi betan oratzen.
  5. Masa eskutan itsasten ez denean, ipini ontzi handi baten barruan eta estali sukaldeko trapu batekin. Utzi bertan ordubetez arnasa hartzen.
  6. Ipini labea 190ºC-tan berotzen. Berriz ere, bota irin pixka bat mahai gainera eta  eman oreari nahi duzun forma. Trentza forma ematea nahi izanez gero, honatx azalpen bideotxo bat: Ogiari trentza forma emateko azalpena
  7. Behin forma emandakoan, irabiatu arrautza bat katilu batean eta eskuak erabiliz, igurtzi ogiaren gainazala.
  8. Sartu labean 30-40 minutuz eta kolore marroixka hartzen duenean, labetik atera.

IMG_2470

IMG_2471

One thought on “OGI GOZOA

Add yours

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: