JAMAICA PLAIN

Jamaica Plain, Boston kapoaldean kokatzen den auzorik zaharrenetariko bat da. Bizitegi-gune lasaia da, hiriko mugimendutik deskonektatzeko aproposa. Auzoa den arren, beste herritxo bat dela ematen du. Izan ere, handia da, 11 km2-koa hain zuzen ere. Esan bezala, hiriaren kanpoaldean kokatzen da, hala ere, metroarekin 15-20 minutu besterik ez dira behar erdialdera iristeko. Kotxearekin berriz, pixka bat gutxiago.

etxia
Ni bizi nintzen etxearen ataria

Ni bizi nintzen kaleko auzokideak, oso atseginak dira eta beraien artean, harreman ona daukate. Urtean zehar, auzoko ekintzak antolatzen dituzte, adibidez, Halloween eguna eta haurrentzako beisboleko partidak (udaberrian). Ekintza horiek antolatzeko, hainbat elkarte edo talde daude eta bertan, haurrek zein helduek hartzen dute parte.

received_10207965001097976
Auzoko etxe bat Halloween egunerako apainduta

Auzoaren erdialdetik, Centre Street izeneko kalea zeharkatzen da eta kale horretan, giro ona egoten da egunerokotasunean. Izan ere, denda txiki, pub, kafetegi eta jatetxeak aurkitzen dira bertan. Aniztasun handiko auzoa da, horietako jatetxe eta taberna gehienek munduko leku eta herrialde ezberdinetako zaporeak dastatzeko aukera ematen baitute. Zeintzuk? Ba adibidez, mexikarra, italiarra, kubatarra, indiarra, thailandiarra eta abar.

Ondorengoak dira Jamaica Plaineko jatetxe eta taberna gomendagarrietako batzuk:

  • JP SEAFOOD CAFE: janari japoniarra eta korearra. Jatetxean bertan jateko aukera egoteaz gain, etxera eramateko aukera ere ematen dute. Osagai ezberdinekin prestatutako sushia jateko aukera zabala ematen dute bertan. Webgunea: http://www.jpseafoodcafe.com/ 
  • CASA VERDE: janari mexikarra. Bertan, Mexikoko janari eta edari tipikoak dastatzeko aukera zabala dago. Nahiko leku lasaia da eta bertako langileak oso atseginak dira gainera. Webgunea: http://www.casaverdejp.com/
  • PURPLE CACTUS: leku honetan ere, janari mexikarra dastatzeko aukera dago. Hala ere, ez dute  Casa Verden bezain aukera zabala ematen. Lekuan bertan jateko aukera dagoen arren, oso leku txikia da, beraz, jendeak normalean etxera eramateko eskatzen du. Bertako burritoak oso goxoak dira eta leku aproposa da haurrekin joateko adibidez. Webgunea: http://www.thepurplecactus.com/menu.html

Kafetegiei dagokienez, ondorengo biak dira niri gehien gustatzen zaizkidanak:

  • CITY FEED AND SUPPLY: leku aproposa da goizean gosaltzera joateko, izan ere, ogi txigortua tomatearekin, marmeladarekin edo beste kafetegi batzuek eskaintzen ez dituzten beste hainbat janari jateko aukera ematen dute. Hala ere, batzuetan oso beteta egoten da eta ondorioz, batzuetan ez da esertzeko lekurik egoten. Kafetegia izateaz gain, produktu ezberdinak dituen janari denda txiki bat ere badago. Bazkaltzeko denbora gutxirekin ibiliz gero, beraiek egindako sandwich eta ogitarteko goxoak jan daitezke. Webgunea: http://cityfeedandsupply.com/centrestmenu/
  • CAFFE NERO: kafetegi hau kate bat den arren, eta Bostonen eta munduko hainbat herrialdetan dagoen arren, leku ona da goizean edo arratsaldean joateko. Oso kafetegi lasaia da, bertara joaten diren bezero gehienak, irakurtzera edo ordenagailu eramangarriarekin lanen bat egitera joaten direlako (wifia daukate). Gainera, musika lasaia jartzen dute normalean, horrela, giro goxoa sortzen da. Ez hori bakarrik, esertzeko mahai eta aulkiez gain, besaulkiak ere badaude. Webgunea: https://caffenero.com/us/en/

Jatetxe eta kafetegiez gain, Jamaika Pond izeneko laku eder bat aurkitzen da auzoan bertan. Jamaica Plain auzoaren erdialdetik oinez bi minututara hain zuzen ere.

Pantanete
Jamaica Pond 2016ko udazkenean

Leku lasaia eta polita da paseatzeko edo korrika egiteko adibidez. Jamaica Pond ez da oso handia, buelta osoak 2,5km besterik ez ditu. Gainera, mota ezberdinetako zuhaitzekin inguratuta dagoenez, oso eder egoten da udazkenean batez ere. Neguan aldiz, hotzaren ondorioz, izoztu egiten da. Bertako bizilagunak, eguraldi ona egiten duenean edo asteburuetan, bertara hurbiltzen dira korrika egitera edo haurrekin goiza pasatzera.

IMG_1425
Lakua izoztuta 2016ko azaroan

Eguraldi ona egiten duen egunetan adibidez, plan aproposa izan daiteke egurdian Centre Streeteko lekuren batean jateko zerbait erosi eta janariarekin lakura hurbiltzea.

DSC_0010_2

pantanue
Jamaika Pond ilunkaran

Esan bezala, Jamaica Plain Bostoneko erdigunetik 15-20 minututara dago metroz. Auzoan bertan zuzenean erdialdera doan laranja lineako bi geltoki daude. Bat Green Street izenekoa eta bestea, Forest Hills izenekoa. Linea hori hartuz gero, Boston Downtown izeneko geltokian jeitsi eta hiriaren erdigunean egongo zara!

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: