LIMOIZKO PASTAK

1

OSAGAIAK

  • Irina 125 g
  • Gurina 150 g
  • Azukrea 75 g
  • Arrautza gorringoak 2
  • Legami sobretxo bat
  • Limoi azala

KANPOALDEA EGITEKO OSAGAIAK

  • Arrautza zuringoa 2
  • Azukre koilarakada 1
  • Limoi zukuaren 3 koilarakada

PROZESUA

  1. Moztu gurina kubo formatan, ondoren, bota ontzi batera eta gehitu irina. Oratu eskuak erabiliz osagaiak ondo nahastuta egon arte.
  2. Gehitu limoi azala, legamia, azukrea eta arrautza gorringoak eta segi eskuekin oratzen.
  3. Guztia ondo nahastuta dagoenean, bildu orea film plastikoan eta eman zilindro forma (argazkian ikusi daitekeen bezala). Ondoren, eduki izozkailuan 2 orduz.WhatsApp Image 2017-11-07 at 19.47.21.jpeg
  4. Bi ordu pasatu ostean, ipini labea 170ºC-tan berotzen. Jarraian, atera orea izozkailutik eta moztu labana baten laguntzarekin. Mozten zoazen heinean, ipini labeko erretiluaren gainean.

KANPOALDEA EGITEKO PROZESUA

  1. Katilu batean nahastu arrautza zuringoak, azukrea eta limoi zukua. Ondoren, koilara baten laguntzarekin bota nahasketa pasta bakoitzaren gainera.
  2. Amaitzeko, sartu labera 20 minutuz eta labetik atera ondoren, utzi hozten minutu pare batez.

WhatsApp Image 2017-11-07 at 22.19.53

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: