CAFE PETTIROSSO

Seattleko Capitol Hill barrutian, egur marroi ilun eta adreilu gorriz eraikitako etxeen artean aurkituko dugu Cafe Pettirosso kafetegia.

Leku horretan birritan egon naizen arren, lokalaren diseinua, bertako langileen arreta, giroa eta janaria, lehenengo momentutik gustatu zitzaizkidan. Kanpoko eraikuntzetan bezala, barrualdean ere, adreilu eta egurraren arteko kontrastea ikusi daiteke. Horrekin batera, paretak koloretako koadro abstraktuekin apainduta daude. Ez da oso lokal handia, ondorioz, jantokiko mahai txikiak elkarrengandik oso gertu daude. Beraz, beste pertsona bat edo birekin joateko leku aproposa dela esango nuke, baina ez hiru pertsona baino gehiagorekin.

Musika lasaiak, argi baxuak eta bertako langileek, kafetegi goxo, lasai eta atsegina egiten dute. Hala eta guztiz ere, asko aldatzen da eguna eta orduaren arabera. Izan ere, eguneko zenbait momentutan jende dezente joaten da, hori horrela, batzuetan esertzeko lerroa egoten da. Lehenengo aldiz adibidez, ostiral goiz batean joan nintzen eta momentu horretan jende gutxi zegoenez, zuzenean sartu ginen barrura. Gainera, giro lasaia zen nagusi. Bigarren aldian berriz, domeka eguerdian  joan nintzen eta jende asko egotearen ondorioz, lerroa itxaron behar izan genuen. Hori gutxi balitz, izugarrizko zarata zegoen eta ez zegoen ostiral goizean bezain giro lasaia.

Janariari dagokionez, zapore eta mota askotako janaria dastatzeko aukera eskaintzen du Cafe Pettirossoko menuak. Gazia, gozoa edo gazi-gozoa. Beganoa eta ez beganoa. Horrez gain, gozozaleek, mota ezberdinetako pasteltxoak, ojaldrezko opiltxoak eta txokolatedun gailetak jateko aukera daukate. Bertako janari guztia, kafetegiko sukaldean prestatzen dute gainera. Ez hori bakarrik, kafe-zaleentzako ere modu ezberdinetan prestatutako kafe goxoa dastatzeko aukera bikaina ematen dute.

Pettirosso-1

Pettirosso
Etxean egindako Brioche frantziarra, sagar karamelizatu eta kuia purearekin.

Goizeko 8:00etan zabaltzen dute eta ez dute 23:00ak arte ixten, beraz, eguneko edozein momentutan dago beratara joateko aukera. Hala ere, aste barruan zehar, jende gehiena eguerdian joaten da eta asteburutan berriz,  Brunch orduan.

Hainbat iturrik aipatzen duten bezala, Brunch delakoa, gosaria eta bazkaria konbinatzen dituen jatordua da. Goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 17:00ak arte zerbitzatzen dena. Brunch hitza lehenengo aldiz ingalaterrako aldizkari batean agertu zen, 1896. urtean hain zuzen ere. Garai horretan, familia ingeles aberatsetako zerbitzariek jai izaten zuten domekatan. Beraz, egun horretarako, janariz betetako buffeta prestatzen zuten beraien nagusiek egun guztian zehar jateko. Gaur egun ordea, brunch asteburuetan batzuek bazkaldu edo gosaldu beharrean egiten duten jatorduan bihurtu da. 

Cafe Pettirossorekin jarraituz, presaka bazabiltza, jantokira sartu eta lerroa itxaron gabe, zuzenean mostradorera joan eta nahi duzuna eramateko eskatu dezakezu.

Pettirosso-2
Bagel txigortua gazta krematxuarekin

Beraz, kafetegi atsegin eta goxoa izanda, leku aproposa da konpainia onean, janari goxoa dastatu eta momentu on bat pasatzeko. Horrez gain, eguneko ordu batzuetan lasaia den arren, ez da ordenagailuarekin edo liburuarekin bertara lana egitera edo irakurtzera joateko leku aproposena. Batzuetan, barrura sartzeko lerroa egoten da gainera. Hala ere, badago lerro hori ekiditeko modu bat, beraien web orrialdera sartu eta erreserba bertatik eginda hain zuzen ere.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: