AZENARIO PUREA, MISO ETA SESAMO OLIOAREKIN

OSAGAIAK

  • Oliba olioa 2 koilarakada
  • Azenarioak 4
  • Tipula 1
  • Berakatz-atalak 6
  • Jengibre birrindu koilarakadatxo 1
  • Miso pasta koilarakada bat
  • Sesamo olioa
  • Pipak

PROZESUA

  1. Zuritu eta moztu barazkiak zati txikitan.
  2. Ondoren, ipini sua topera eta berotu oliba olioa. Bero dagoenean, jaitsi suaren indarra erdira, gehitu moztutako barazkiak eta egosi 10 minutuz.
  3. Jarraian, gehitu jengibrea eta ondo nahastu. Ostean, bota ura barazkiak estali arte. Igo sua topera eta itxaron irakin arte, behin irakiten dagoenean, jaitsi sua, ipini tapa eta egosi beste 30 minutuz.
  4. Irabiagailuaren laguntzarekin, nahastu purea egin arte.
  5. Jarraian, bota ontzi batera pure pixka bat, gehitu miso pasta eta nahastu ondo. Ostean, bota nahasketa lapikora eta nahastu gainontzekoarekin.
  6. Jateko, bota plater edo katilu batera, bota sesamo olio txorrotada bat eta gehitu pipa batzuk.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: