SAGAR-ZUKUAREKIN EGINDAKO MAGDALENAK

1

OSAGAIAK

  • Sagar-zukua 470 ml (2 cup)
  • Kanela hautsa koilarakadatxo 1 (tsp 1)
  • Iltze* hautsa 5 g (1/4 tsp)
  • Urtutako gurina 125 ml (1/2 cup)
  • Panela 100 g (3/4 cup)
  • Arrautzak 2
  • Banilla-estraktu koilarabadatxo 1 (tsp 1)
  • Legami poltsatxo 1
  • Gatza 8 g (tsp 1)
  • Irin integrala 250 g (2 1/4 cup )

KANPOALDEA EGITEKO

  • Urtutako gurina 45 ml (3 tbsp)
  • Kanela hautsa 10 g (2 tsp)
  • Panela 50 g (1/4 cup)
*Hiztegia

Iltze (espezia)= Clove (ingelesez) edo Clavo (gazteleraz)

PROZESUA

  1. Lapiko txiki batean nahastu sagar-zukua, iltze hautsa eta kanela hautsa. Ondoren, ipini sua topera eta utzi 15 minutuz irakiten.
  2. Ontzi batean, nahastu panela eta urtutako gurina. Ostean, gehitu arrautzak banaka nahastuz.
  3. Jarraian, gehitu banilla-estraktua, legamia eta gatza.
  4. Ondoren, gehitu sagar-zukuaren erdia eta ondo nahastu. Ostean, bota 125 g irin eta segi oratzen. Gero, bota geratzen den sagar-zukua eta azkenik, gehitu geratzen den irina.
  5. Ipini labea 190ºC-tan berotzen eta bero dagoenean, sartu magdalenak 15-17 minutuz.
  6. Labetik atera eta utzi hozten minutu pare batez.

KANPOALDEA EGITEKO PROZESUA

  1. Ontzi batean bota urtutako gurina eta beste batean, nahastu panela eta kanela.
  2. Amaitzeko, busti magdalenanak urtutako gurinean. Ostean, sartu panela eta kanela dauden ontzian eta mugitu nahasketa ondo itsatsi dadin.

WhatsApp Image 2017-11-22 at 17.50.15-1

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: