GARBANTZUAK, JOGURTA, PITA OGIA ETA TOMATE ENTSALADAREKIN

2

GARBANTZUAK PRESTATZEKO OSAGAIAK

  • Garbantzu basokada 2
  • Oliba olio koilarakadatxo 1
  • Tipula handi 1
  • Baratxuri-atalak 2
  • Kumino hautsa 2 koilarakadatxo
  • Paprika koilarakadatxo 1
  • Cayenne hauts koilarakadatxo erdi
  • Gatz koilarakadatxo erdi
  • Tamari koilarakadatxo 1
  • Ura

PITA TXIGORTUA PRESTATZEKO OSAGAIAK

  • Pita ogia
  • Oliba olioa
  • Gatza

JOGURTA PRESTATZEKO OSAGAIAK

  • Tahini 15 ml
  • Limoi zukua (limoi 1)
  • Berakatz-ale 1
  • Jogurta naturala 250 ml
  • Ura 4 koilarakadatxo
Nik jogurta krematsua erabiltzen dut.

ENTSALADA PRESTATZEKO OSAGAIAK

  • Tomate 1
  • Pepino erdi
  • Tipula erdi
  • Limoi erdi (zukua)
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza

PITXA TXIGORTUA PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Moztu pita lauki formatan eta bota ontzi batera.
  2. Gehitu olioa eta gatza eta nahastu eskuak erabiliz.
  3. Ipini labea 180ºC-tan berotzen. Bitartean, zabaldu pita laukiak labarako erretilu baten gainean, saiatu bata bestearen gainean ez jartzen.
  4. Labea bero dagoenean, sartu barrura 10-15 minutuz. Zatiek kolore marroixka hartzen dutenean atera labetik.

GARBANTZUAK PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Sukaldatu baino egun bat lehenago, ipini garbantzuak uretan beratzen.
  2. Lapiko batean berotu oliba olioa eta bitartean, moztu tipula zati txikitan. Bero dagoenean jaitsi suaren intentsitatea erdira, gehitu tipula eta kozinatu 8 minutuz.
  3. Jarraian, gehitu berakatza (zati txikitan moztuta), espeziak eta gatza, ondoren, segi  beste 4 minutuz egiten.
  4. Ostean, gehitu garbantzuak eta nahastu koilara baten laguntzarekin. Ondoren, igo suaren intentsitatea topera, gehitu ura eta irakin arte itxaron. Irakiten hasterakoan, jaitsi sua intentsitate baxuenera, ipini lapikoari tapa eta egosi 40 minutuz.
  5. Amaitzeko, kendu sua, bota tamari koilarakadatxo bat eta ondo nahastu.

JOGURTA PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Ontzi batera bota tahini eta nahastu ondo koilara baten laguntzarekin.
  2. Jarraian, gehitu eta nahastu limoi zukua, zati txikitan moztutako berakatza eta ura.
  3. Amaitzeko, bota jogurta naturala eta nahastu guztia ondo.

TOMATEA PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Moztu zati txikitan tomatea, pepinoa eta tipula, ondoren, gehitu ontzi batera.
  2. Bota oliba olio pixka bat, limoi zukua, gatza eta piperbeltza. Amaitzeko, nahastu guztia ondo.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: