ETXEKO OGIA

OSAGAIAK

  • Gari irina 500 g
  • Gatza 7,5 g
  • Oliba olioa 4 koilarakada (ez da beharrezkoa)
  • Legami freskoa 9 g
  • Ur epela 350 ml
Legami freskoaren ordez, legami aktibo lehorra (11 g) ere erabili daiteke. Legami mota hori erabiliz gero, lehenik eta behin aktibatu egin beharko da.

LEGAMI AKTIBO LEHORRA AKTIBATZEKO PROZESUA

Ogia egiten hasi baino 5 minutu lehenago, berotu 350 ml ur eta gehitu, 11 g legami aktibo lehor eta 13 g azukre. Itxaron 5 minutuz legamia aktibatuta egon arte. Ondoren, jarraitu prozesu berdina. 

PROZESUA

  1. Bota irina ontzi batera eta eman sumendi forma (erdian zulotxo batekin).
  2. Bota zulora legamia, gatza eta oliba olioa. Ondoren, nahastu eskuak erabiliz.
  3. Eman berriz ere sumendiaren forma, bota ur epel pixka bat eta segi eskuekin oratzen. Orea sikatzerakoan, gehitu ur pixka bat berriz ere, eta segi horrela ur guztia erabili arte.
  4. Behin osagai guztiak ondo nahastuta, segi oratzen beste minutu pare batez. Orea eskuetan itsasten ez denean, ipini ontzi batean eta estali sukaldeko trapu batekin. Ondoren, utzi  arnasa hartzen bi orduz.
  5. Arnasa hartu ostean, oratu berriz ere eta eman ogi forma. Ondoren, estali trapu berdinarekin eta utzi berriz ere arnasa hartzen beste 30 minutuz.
  6. Labana bat erabiliz, egin marra batzuk ogiaren goiko aldean (argazkian ikusi daitekeen bezala). Ostean, igurtzi gainazala olioarekin eta bota irin pixka bat.

  7. img_3770
  8. Ipini labea 200ºC-tan berotzen eta bero dagoenean, sartu ogia labera 30-35 minutuz. Horrez gain, ogiarekin batera, sartu urez betetako erretilu bat eta ipini orearen azpiko pisuan (beheko argazkian ikusgai).

WhatsApp Image 2017-12-06 at 16.53.41

8. Amaitzeko, atera labetik eta utzi minutu pare batez hozten.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: