GAZTA KREMATSUZ EGINIKO TARTA

1

OSAGAIAK

  • Maria edo Digestive moduko gailetak 22
  • Gurina 400 g
  • Esne pixka bat
  • Gazta krematsua 350 g
  • Esne-gain harrotua 450 ml
  • Azukrea 70 g
  • Gelatina hauts neutroa 7 g
  • Marmelada pote bat
Gaztari dagokionez, nik Philadelphia markakoa erabiltzen dut.

BASEA EGITEKO PROZESUA

  1. Alde batetik, urtu gurina, horretarako, ipini zartagina sutan (erdiko intentsitatean) eta bota gurina. Ondoren, utzi bertan guztiz urtu arte.
  2. Bestetik, birrintzailea edo irabiagailua erabiliz, birrindu ondo gailetak.
  3. Bota gaileta birrindua ontzi batera eta gehitu urtutako gurina. Ostean, nahastu  koilara baten laguntzarekin. Jarraian,  gehitu esne pixka bat eta nahastu berriz ere.
  4. Basea egiteko, argazkian agertzen den moduko moldea erabiltzea da gomendagarriena. Horretarako, lehenik eta behin, ipini labera sartzeko papera moldearen basean tarta itsatsita gelditu ez dadin. Ondoren, bota nahasketa eta eskuak edo koilara bat erabiliz, zabaldu base guztian eta amaitzeko, ondo zapaldu.

GAINAZALA EGITEKO PROZESUA

  1. Hasteko, gelatina disolbatu. Horretarako, bota 100ml esne-gain baso batera eta gehitu gelatina.
  2. Ostean, ipini lapiko batean gazta krematsua, azukrea eta gelatina ez daukan esne-gaina. Ondoren, ipini suaren intentsitatea erdian eta egurrezko koilara bat erabiliz eman bueltak ore homogeneoa lortu arte.
  3. Nahastu ondoren, gehitu gelatina daukan esne-gain basokada eta segi nahasten beste minutu pare batez.
  4. Iraztontzia erabiliz, bota nahasketa moldera. Ostean, estali film plastikoarekin eta sartu hozkailura 6 orduz (gutxienez).
  5. Amaitzeko, hozkailutik atera eta bota gustukoen duzun marmelada gainazalera.

IMG_3784

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: