OPTIMISM GARAGARDOTEGIA

Garagardo bikaina, giro ezin hobea eta konpainia onaz gozatzeko aukera ematen digu Seattleko Capitol Hill barrutian dagoen Optimism garagardotegiak.

Garagardotegia izateaz gain, garagardo fabrika ere bada. Beheko irudietan ikusi daitekeen bezala, bistan daude garagardoa egiteko eta gordetzeko erabiltzen dituzten ontzi eta upelak.

IMG_3673
Garagardoa godetzeko upelak
WhatsApp Image 2017-11-20 at 17.47.51-1
Garagardoa egiteko ontziak

Esertzeko, egurrezko mahai eta eserleku luzeak daude, sagardotegietan bezala. Horrez gain, badago leiho ondoan, kalera begira dagoen barran esertzeko aukera ere. Pertsona gutxirekin joanez gero, leku bikaina da barruan goxo-goxo garagardoa edaten duzun bitartean, kalean gertatzen dena ikustea. Talde handian joanez gero, mahai handietan esertzea da gomendagarriena.

IMG_2928
Leiho ondoko barra
WhatsApp Image 2017-11-20 at 17.47.53-2
Egurrezko mahai eta eserlekuak

Prezio aldetik, hiriko beste garagardotegiekin alderatuta, ez da oso garestia. Edalontzi tamainaren araberakoa izaten da eta ez, garagardo motaren araberakoa. Hori gutxi balitz, eskupekoa salneurriaren barruan sartzen denez, ez duzu gainerako tabernetan egin behar izaten den bezala, aparteko eskupekorik jarri behar.

IMG_2929
Nire gustukoa: “Shift”

Ez dute janaririk eskaintzen, baina aukera dago nork bere janaria kanpotik eramateko. Inguruan adibidez, pizzeria bat dago eta askok, bertako pizzak eramaten dituzte. Horrez gain, Optimismen atzealdean, munduko janari desberdinak dituzten janari furgonetak (garagardotegiko web orrialdean begiratu dezakezu egun bakoitzean zein motatako furgoneta egongo den) egoten dira.

WhatsApp Image 2017-11-20 at 17.47.50-1
Janari furgoneta

Zerbitzuari dagokionez, garagardoa eskatzeko barrara joan behar izaten da. Hau da, bertako langileak ez dira eserita zauden mahaira joaten. Horrez gain, bakoitzaren ardura da bere edalontziak eta mahaia jasotzea.

WhatsApp Image 2017-11-20 at 17.47.51
Garagardoa eskatzeko lekua

Bezero batzuek, bertan ospatzen dituzte urtebetetze egunak eta bestelako ospakizun bereziak. Ondorioz, ohikoa da puxikak, pastelak eta zorion kartelak ikustea. Gainera, kirol zale asko hurbiltzen dira pantaila handian jartzen dituzten kirol partidak ikustera. Horrela, izugarrizko giroa egoten, asteburutan batez ere.

Beraz, esan beharra daukat, leku bikaina dela lagunekin batera arratsalde pasa joateko. Bertan, garagardo goxoa dastatu eta konpainia eta giro onaz gozatzeko aukera baitago.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: