RATTLESNAKE RIDGE

Rattlesnake Washington estatuan kokatzen da, Seattletik kotxez 30-40 minututara gutxi gorabehera. Mendi martxa polita da, merezi du hiriko bizitzaz atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko bertara hurbiltzea.

WhatsApp Image 2017-12-07 at 17.44.04

Argazkian ikusi daitekeen bezala, mendiaren puntatik ikusten den paisaia ikusgarria da. Izan ere, inguruko mendiak, zuhaitzak eta Rattlesnake izeneko lakua ikusi daitezke.

IMG_1325

Lakuaren ondoan kotxearentzat aparkalekua dago eta bertatik hasita, mendira igotzeko bidea ondo adierazita dago. Beraz, ez dago galtzerik. Aparkalekua ez da ordaindu behar gainera.

Ez da ibilbide gogorra eta aparkalekutik irtenda, 45-50 minutu besterik ez dira behar mendiaren puntara iristeko. Lakura joateko berriz, 10 minutu baino gutxiago. Edozeinek igo dezakeen mendia da, nire iritziz.

Bideari dagokionez, nahiko estua da, beraz, hainbat momentutan lerroan joan behar izaten da. Ez hori bakarrik, lurra areaz eta hautsez beteta dagoenez, oinetakoak dezente zikintzen dira (kanpotik eta barrutik). Horrez gain, bide guztian zehar ez dago ura edateko iturririk.

IMG_1328

Udan, bero egiten duenean, plan paregabea izan daiteke mendira igo ondoren, Rattlesnake aintziraren inguruan dauden zuhaitzen azpian bazkaldu eta bainutxoa hartzea.

WhatsApp Image 2017-12-07 at 17.43.56

WhatsApp Image 2017-12-07 at 17.43.38

Gomendagarria da ura, janaria eta aldatzeko oinetakoak eramatea.

Beste argazki batzuk:

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: