ERREGE-OPILA

3

OSAGAIAK

  • Irina 500 g
  • Gurina (urtuta) 100 g
  • Arrautzak 2
  • Azukrea 120 g
  • Laranjaren azal birrindua
  • Ron koilarakada 1
  • Laranjondo-lore ura (Azahar) koilarakada 1
  • Esnea 1 dl
  • Legami freskoa 30 g
  • Gatz pixka bat
  • Azukreztatutako frutak
  • Almendrak

PROZESUA

  1. Bota irina mahaiaren gainera eta eman sumendi forma erdian zulo handi batekin.
  2. Ontzi batean, nahastu urtutako gurina, azukrea, arrautzak, laranja azal birrindua, rona, azahar ura, esnea, gatza eta legamia.
  3. Jarraian, bota nahasketa sumendiaren zulora eta nahastu guztia eskuak erabiliz, ore elastiko eta hezea lortu arte.
  4. Ipini orea ontzi baten barruan eta estali trapu batekin. Ondoren, utzi arnasa hartzen lau orduz.
  5. Lau orduren ostean, atera ontzitik eta oratu berriz ere. Ostean, eman opil forma. Gomendagarria da erdiko zuloa handia egitea, izan ere, labean sartzerakoan zuloa txikitu egiten da.
  6. Behin forma eman ondoren, ipini labea 50ºC-tan berotzen. Behin 50ºC-tan dagoenean, itzali, sartu opila barrura trapu batekin estalita eta utzi bertan ordu bat.
  7. Ostean, atera opila labetik eta berotu labea 170ºC-tan. Bitartean, apaindu opila almendra eta azukreztatutako frutekin. Horretarako, igurtzi arrautzaren zuringoa opilaren gainazalean eta ostean, ipini frutak eta almendrak.
  8. Amaitzeko, sartu labera 16 minutuz.
  9. Nahi izanez gero, barrualdea esne-gainarekin edo kremarekin bete daiteke. Hona hemen krema egiteko errezeta: kremazko bonbak

WhatsApp Image 2018-01-08 at 17.04.47 (2)

img_0363

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: