SAN BLAS OPILA

2

OSAGAIAK

  • Arrautzak 8IMG_0396 (bi zuringo amaieran erabiltzeko gorde).
  • Azukrea 500 g
  • Gurina 250 g
  • Irina 1 kg
  • Legami poltsatxo 1
  • Anis-esentzia botilatxo erdi
  • Txokolate-ontzak 6-7

GLASATURAKO OSAGAIAK

  • Arrautza zuringoak 2
  • Azukre-hautsa (glas azukrea) 250 g
  • Anis-esentzia koilarakadatxo bat

 

PROZESUA

  1. Ontzi batean irabiatu arrautzak. Ondoren, gehitu kubotan moztutako gurina eta nahastu eskuak erabiliz, argazkian ikusten den bezala.
  2. Behin ondo nahastuta, gehitu azukrea eta anis-esentzia eta segi oratzen.
  3. Beste ontzi batean, nahastu legamia irinarekin batera. Jarraian, gehitu irina apurka-apurka beste ontzian dagoen nahasketara eta jarraitu oratzen.
  4. Ostean, bota irin pixka bat mahai gainera eta segi bertan eskuekin oratzen. Oraindik eskuetan itsasten bada, gehitu irin pixka bat eta nahi izanez gero, baita anis-esentzia pixka bat ere. Eskuetan itsasten ez denean prest dago labera sartzeko. IMG_0402
  5. Ipini labea 200ºC-tara berotzen. Bitartean, zabaldu orea eta eman forma eskuak edo arrabola erabiliz. IMG_4952
  6. Sartu labera 10-15 minutuz. Kolore marroi argia hartzen duenean, atera labetik. IMG_4953

GLASATUA EGITEKO PROZESUA

  1. Hozten den bitartean, glasatua prestatu. Horretarako, hasieran gordetako zuringoak ontzi batean ipini eta anis-esentzia gehitu.
  2. Jarraian, ondo nahastu merengea bihurtzen den arte.
  3. Ostean, azukre-hautsa gehitu eta nahasten jarraitu.
  4. Guztia ondo nahastuta dagoenean, opilaren gainera bota (gainazala zuria gelditu dadin, gomendagarria da glasatu dezente botatzea) eta koilara baten laguntzarekin gainazalean ondo zabaldu.
  5. Glasatua eman ondoren, sartu itzalitako labera (labera sartzerako momentuan itzali) eta utzi bertan (atea itxita) glasatua sikatu eta gogortzeko.
  6. Amaitzeko, labetik atera eta hozten utzi. Hotza dagoenean, “San Blas” izena idatzi urtutako txokolatearekin. Horretarako, lapiku txiki batean berotu txokolate-ontzak esne pixka batekin batera eta eman bueltak ondo urtu dadin. Urtuta dagonean, “manga pastelera” batean ipini eta izena idatzi.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: