BANANA ETA OLOAREKIN EGINDAKO GAILETA ENERGETIKOAK

1

OSAGAIAK

  • Heldutako bananak 4
  • Ura 60 ml
  • Liho hazi birrindua 2 koilarakadatxo
  • Oloa 85 g
  • Irin integrala 240 g
  • Legami poltsa 1 1/2
  • Gatz koilarakadatxo 1
  • Arrozarekin egindako esnea 60 ml (orea lehorra irtetzen bada esne gehiago bota)
  • Kanela hautsa 3 koilarakada
  • Oliba olioa 60 ml
  • Banilla-esentzia koilarakadatxo 1
Txokolate zatitxoak ere gehitu daitezke

WhatsApp Image 2018-02-07 at 19.38.31

PROZESUA

  1. Ontzi txiki batean nahastu ura liho hazi birrinduarekin eta utzi bertan 30 minutuz.
  2. Ontzi handi batean nahastu oloa, irin integrala, gatza, legamia, txokolatea (nahi izanez gero) eta kanela.
  3. Ostean, beste ontzi batean txikitu banana (argazkian ikusten den bezala).
    WhatsApp Image 2018-02-07 at 19.38.30
  4. Ondoren, ontzi berdinera, gehitu arrozarekin egindako esnea, hasieran nahastutako liho hazia urarekin, banilla-esentzia eta oliba olioa. Ondo nahastuta dagoenean, gehitu pixkanaka bigarren ontzian egindako nahasketa. Orea lehorra dagoela ikusiz gero, gehitu esne pixka bat gehiago.
  5. Ipini labea 190ºC-tara berotzen. Bero dagoenean, ipini laberako papera labeko erretiluaren gainean eta ipini orea koilarakadaka (argazkian ikusten den bezala). WhatsApp Image 2018-02-07 at 19.38.29
  6. Amaitzeko, sartu labera 20-25 minutuz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: