BABAK MEXIKAR ERARA

1

OSAGAIAK

  • Baba beltzak 400 g
  • Tipulak 2
  • Piper berde 1
  • Baratxuri-atalak 3-4
  • Tomatea 1/2
  • Oliba olioa
  • Gatz koilarakadatxo 1
  • Cayenne hautsa (nork bere gustura).
  • Piperbeltz hautsa koilarakadatxo 1
  • Paprika hautsa koilarakadatxo 1
  • Txile hautsa koilarakadatxo 1

PROZESUA

  1. Ipini babak ontzi batean urarekin batera eta utzi bertan beratzen. Gomendagarriena, prestatu baino egun bat lehenago beratzen jartzea da.
  2. Moztu barazkiak zati txikitan eta behin moztuta daudenean, ipini lapiko batean oliba olioa berotzen. Bero dagoenean, gehitu berakatza eta egin minutu pare batez. Ondoren, gehitu tipula eta piperra eta kozinatu beste 8 minutuz.
  3. Jarraian, gehitu cayenne hautsa, piperbeltza, paprika eta txilea. Ondoren, ondo nahastu eta utzi sutan beste 2 minutuz.
  4. Gehitu tomate erdia gatzarekin batera eta egin beste 5 minutuz.
  5. Ostean, gehitu ura eta igo sua intentsitate altuenera, irakiten hasten denean, jaitsi sua intentsitate baxuenera eta egosi 30minutuz.
  6. Ordu erdi pasatu ondoren, kendu lapikoa sutatik eta irabiagailuarekin nahastu guztia. Behin ondo irabiatuta dagoenean, gehitu babak.
  7. Berriz ere ipini sua topera eta itxaron saltsak irakiten duenera arte. Amaitzeko, jaitsi sua, ipini tapa lapikoari eta egosi beste 15 minutuz.WhatsApp Image 2018-02-22 at 12.39.08-2

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: