ARROZA OILASKO-BULARKIAREKIN

SALDA PRESTATZEKO OSAGAIAK

  • Tipula 1
  • Piper berde 1
  • Baratxuri-atalak 3
  • Azenarioak 2
  • Oilasko-bularkiak 1-2 xerra
  • Tomate 1/2
  • Oliba olio koilarakadak 2
  • Ura 1 l
  • Gatz koilarakadatxo 1

ARROZA PRESTATZEKO OSAGAIAK

  • Tipula 1
  • Piper berde 1
  • Baratxuri-atalak 3
  • Olasko-bularkiak 3-4 xerra
  • Tomate-poto 1/2
  • Oliba olio koilarakadak 2
  • Arroza 550 g (3cup)
  • Salda 1 l

SALDA PESTATZEKO PROZESUA

  1. Hasteko, garbitu eta moztu barazkiak.
  2. Jarraian, ipini lapiko batean oliba olioa berotzen eta bero dagoenean, jatsi sua erdiko intentsitatera. Jarraian, gehitu baratxuri-atalak eta utzi sutan minutu pare batez.
  3. Ondoren, gehitu tipula, azenarioak eta piper berdea eta 8 minutuz kozinatzen den bitartean, nahastu egurrezko koilararekin.
  4. Jarraian, gehitu zatitan moztutako oilasko-bularkiak, tomatea eta gatza. Oilasko-bularkiak eginda daudenean, ura gehitu.
  5. Igo sua intentsitate altuenera irakin arten, ondoren, jaitsi intentsitate baxuenera, taparekin estali eta utzi 15-20 minutuz egiten.
  6. Amaitzeko, iraztontziaren laguntzarekin, banandu barazkiak eta salda eta gorde arroza prestatzerakoan erabiltzeko.

ARROZA PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Hasteko, garbitu barazkiak eta moztu zati txikitan.
  2. Jarraian, ipini lapiko batean oliba olioa berotzen eta bero dagoenean, jaitsi sua erdiko intentsitatera. Jarraian, gehitu baratxuri-atalak eta utzi sutan minutu pare batez.
  3. Ondoren, gehitu tipula eta piper berdea (utzi 8 minutuz kozinatzen). Jarraian, gehitu zatitan moztutako oilasko-bularkiak eta gatza.
  4. Oilasko-bularkiak erdi eginda daudenean, gehitu tomate-poto erdia eta itxaron guztia ondo eginda egon arte.
  5. Ostean, gehitu arroza eta nahastu guztia ondo. Nahastu ondoren, hasieran prestatutako salda bota (salda botatako arroz kantitatearen bikoitza).
  6. Igo sua intentsitate altuenera eta itxaron irakiten duenera arte.  Behin irakiten dagoenean, jaitsi intentsitate baxuenera, taparekin estali eta utzi 20 minutuz sutan (arroza siku gelditzen dabilela ikusiz gero, gehitu ur pixka bat).
  7. Amaitzeko, itxaron arrozak ur guztia xurgatu arte.

WhatsApp Image 2018-02-26 at 16.23.14

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: