ILARRAK, URDAIAZPIKO ETA ARRAUTZAREKIN

1

OSAGAIAK

  • Ilarrak 450 g
  • Ura
  • Gatz koilarakadatxo 1
  • Tipula 1
  • Baratxuri-atal 1
  • Urdaiazpiko xerrak 4
  • Oliba-olio koilarakadak 5
  • Kuzu koilarakadatxo 1
  • Arrautza 1
Urdaiazpikoaren ordez, hirugiharra ere bota daiteke eta kuzuren ordez irina (3 koilarakada).

PROZESUA

  1. Lapiko txiki batean, ipini ura gatzarekin batera irakiten. Behin irakiten dagoenean, gehitu ilarrak eta utzi bertan 10 minutuz egosten.
  2. Ostean, iraztontzia erabiliz, iragazi ilarrak eta gorde salda geroago erabiltzeko.
  3. Moztu tipula, baratxuria eta urdaiazpikoa zati txikitan. Jarraian, zartagin batean, berotu oliba olioa (sua intentsitate altuan).
  4. Ondoren, jaitsi sua erdiko intentsitatera, gehitu tipula eta baratxuria eta utzi bertan 6-8 minutuz egiten.  Ostean, gehitu urdaiazpikoa eta kozinatu beste 4-5 minutuz.
  5. Bitartean, bete edalontzi erdi ur hotzarekin, bota kuzu koilarakada bat eta nahastu ondo disolbatu arte. Behin ondo disolbatuta, bota nahasketara, ondo nahastu eta sua intentsitate baxuenera jaitsita utzi 2 minutuz kozinatzen.
  6. Gehitu ilarrak nahasketara eta egurrezko koilara baten laguntzarekin nahastu guztia.
  7. Jarraian, ilarrak egosteko erabilitako salda basokada bat gehitu, sua intentsitate altuenera igo eta irakiten duenera arte itxaron. Behin irakiten dagoenean, jaitsi sua intentsitate baxuenera eta kozinatu beste 5 minutuz.
  8. Amaitzeko, zerbitzatu aurretik, ipini sua erdiko intentsitatean, bota arrautza eta utzi janariaren berotasunarekin egiten.
Kuzuren ordez, irina erabiliz gero, ez nahastu urarekin, hau da, ilarrak gehitu aurretik, bota irina nahasketara zuzenean eta ondo nahastu. Ondoren, segi prozesu berdinarekin.

WhatsApp Image 2018-09-06 at 20.07.48ilarrakkk

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: