PELLAK

2

OSAGAIAK

  • Esnea 1 L
  • Laranja azalak 2 zati
  • Limoi azalak 2 zati
  • Kanela arramatxo 1
  • Banilla-estraktua 4-5 tantaka
  • Panela 130 g
  • Arrautza gorringoak 8
  • Arrautzak 4-5 (arrautza-irinetan pasatzeko)
  • Irina 60 g
  • Arto irina 40 g
  • Oliba olioa botila 1/2
  • Kanela hautsa nork bere gustura

PROZESUA

  1. Lapiko batean berotu esnea sua erdiko intentsitatean ipinita, laranja eta limoi azalarekin, banilla estraktuarekin eta kanela arramatxoarekin batera. Irakiten hasi aurretik kendu sutatik eta utzi hozten 10-15 minutuz.
  2. Ontzi batean, nahastu arrautza gorringoak, azukrea, irina eta arto irinarekin batera.
  3. Kendu azalak eta kanela hozten utzitako esneari, bota ontziko nahasketara eta ondo nahastu.
  4. Jarraian, bota nahasketa lapikora, ipini sua erdiko intentsitatean eta eman bueltak kreman bihurtu arte.
  5. Bota krema erretilu batera eta ondo zabaldu. Ondoren, ipini film plastikoa gainetik eta utzi hozten (2-3 orduz edo gau osoa).
  6. Moztu krema lauki formatan, arrautza-irinetan pasatu eta frijitu zartagin batean.
  7. Amaitzeko, bota kanela hauts pixka bat gainetik. Nahi izanez gero, azukre pixka bat ere bota daiteke.
Krema oso likido gelditzen bada, sartu izozkailuan pixka bat gogortu arte.

WhatsApp Image 2019-03-01 at 19.07.10 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: