SAGAR TARTA

2

OSAGAIAK

  • Esnea 500 ml
  • Arrautza gorringoak 2
  • Limoi erdiren azala
  • Kanela arramatxo 1
  • Panela 50 g
  • Arto irin koilarakada 1
  • Gatzik gabeko gurina koilarakadatxo 1
  • Sagarrak 2
  • Hostorea
  • Melokotoizko marmelada pote 1

PROZESUA

  1. Lapiko txiki batean, berotu esnea, limoi azalarekin eta kanelarekin batera. Kendu sutatik irakin aurretik eta utzi 10 minutuz hozten.
  2. Bitartean, ontzi txiki batean, nahastu panela eta arrautza gorringoak. Ondoren, gehitu arto irina eta nahastu berriz ere.
  3. Jarraian, kendu kanela eta limoi azalak esnetatik eta gehitu, panela, arrautzak eta arto irinaren nahasketara.
  4. Bota nahasketa lapikora, ipini sua erdiko intentsitatean eta eman bueltak kreman bihurtu arte.
  5. Urtu gurina, gehitu kremara eta nahastu.
  6. Bota nahasketa ontzi batera, estali film plastikoarekin (argazkian ikusi daitekeen moduan) eta utzi hozten.
  7. Bitartean, zuritu (zuritu gabe ere egin daiteke) eta moztu sagarrak zati finetan.
  8. Zabaldu hostorea arrabolaren laguntzarekin eta ipini moldean.
  9. Ondoren, zabaldu krema hostorearen gainean eta ipini sagarrak kremaren gainean.
  10. Berotu labea 400 gradutara eta sartu tarta 35 minutuz.
  11. Amaitzeko, lapiko batean, nahastu marmelada ur pixka batekin eta berotu. Marmelada epeltzerakoan, zabaldu tartaren gainetik.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: