GLUTENIK GABEKO DONUTS VEGANOAK

1

OREA EGITEKO OSAGAIAK

  • Bananak 2
  • kokozko esnea 240 ml (1 cup)
  • Banilla-estraktu koilarakadatxo 1  (1 tsp)
  • Ezti koilarakadatxo 1  (1 tsp)
  • Sagar ozpin koilarakada 1 (1 tbsp)
  • Olo irina 260 g (2 cup)
  • Almendra irina 100 g (1/2 cup)
  • Kanela hauts koilarakadatxo 1 (1 tsp)
  • Panela 100 g (1/2 cup)
  • Bikarbonato koilarakada 1 (1 tsp)

GLASATUA EGITEKO OSAGAIAK

  • Almendra esnea 60 ml (1/4 cup)
  • Ezti koilarakadatxo 1 (1 tsp)
  • Glutenik gabeko azukre glasatua 420 g
  • Glutenik gabeko txokolatea urtuta (nork bere gustura)

PROZESUA

  1. Hasteko, berotu labea 200 gradutara.
  2. Labea berotzen den bitartean, txikitu banana ontzi ertain batean pasta bihurtu eta ondoren, gehitu eta nahastu kokozko esnea, banilla-estraktua, eztia eta sagar ozpina.
  3. Beste ontzi batean, nahastu gainerako osagai sikuak (olo irina, almendra irina, kanela hautsa, panela eta bikarbonatoa).
  4. Gehitu lehenengo ontzian egindako nahasketa, bigarrenean egindakora eta nahastu  ore homogeneoa bihurtu arte.
  5. Bota orea donutsak egiteko moldera eta sartu labera 25 minutuz.
  6. Donutsak labean dauden bitartean, glasatua prestatu. Horretarako, ontzi batean, nahastu almendra esnea, eztia, txokolatea eta glutenik gabeko azukrea.
  7. Donutsak epel daudenean, busti glasatuan eta utzi sikatzen glasatua gogortu arte.
Donutsak egiteko moldeaz gain, magdalenak egiteko moldea ere erabili daiteke.

This slideshow requires JavaScript.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: