BELDUR BARIK, PUERTO RICO

Seattlen bizitzeak, munduko herrialde eta leku ezberdinetako (Libano, Puerto Rico, India, AEB…) pertsona, kultura eta istorioak ezagutu eta entzuteko aukera eman dit -Libano, Puerto Rico, India, AEB, eta abar-. Bidean ezagututako batzuekin, koadrilatxo anitza osatu dugu, gainera. Lagunekin gozatzeaz gain, beraien kultura eta herriari buruz gehiago ikasteko aukera izaten dut eta, askotan, orduak pasatzen ditugu norberaren herrialdeari buruz hitz egiten: politikaz, historiaz, hizkuntzaz… Ezberdintasunak eta antzekotasunak bilatzen…

Uztailaren hasieran, izugarri gustatzen zaigun garagardotegi batean pasatu genuen arratsaldea Puerto Ricoko lagun batzuekin batera. Horietako batek mugikorreko pantailara begira eta hasperenka eman zuen arratsaldea. Azkenean, ea zer gertatzen zitzaion galdetu nion. Horrela, beste behin ere, Puerto Ricori eta momentuan bizi zuen egoerari buruz aritu ginen. Lagunek zera diote: “Puerto Rico hain da txikia, non, askotan, egunkarietan ez den bertan gertatzen denaren berri ematen”.

Egun hartatik aurrera beraz, beraiei esker, Puerto Ricok uda honetan izan duen gatazka, “zuzenean” jarraitzeko aukera izan dugu.

KOKATU GAITEZEN

Puerto Rico Karibean dagoen uhartea da eta, hainbat iturrik dioten bezala, Ameriketako Estatu Batuen menpe dagoen Estatu libre elkartua da. Beraz, ez da ez estatu eta ezta herrialde independentea ere.

Uda honetako gertakaria ulertzeko, 90eko hamarkadara egingo dugu jauzi. Garai hartan, bertako gobernadore zen Pedro Rossello eta bere taldekide gehienak atxilotu zituzten ustelkeria egotzita, eta horren eraginez, kargua utzi behar izan zuen. Aurrerago, Pedro Rosselloren semea den Ricardo Rossello, Ricky ezizenez ezaguna, Puerto Ricoko gobernadore izateko aurkeztu zen 2017an. Hori ikusita, herritar askok hauteskundeei boikota egitea erabaki zuten. Ondorioz, parte-hartzea %50ekoa izan zen eta, boto gutxigatik bazen ere, Rosellok irabazi zituen hauteskundeak. Bi urte geroago, hots, aurtengo udan, gobernadoreak eta beste hainbat politikarik zeukaten Telegram sare sozialeko txat pribatu bateko 900 orrialde argitaratu zituzten, non, politikari eta herritar batzuei zuzenduriko irainak eta mezu homofobo, misogino eta sexistak jasotzen zituzten.

Aurretik giroa nahiko berotuta bazegoen, argitaratutako elkarrizketek egora leherrarazi zuten. Horrela, egun batetik bestera, Puerto Rico krisi instituzionalean murgildu zen.

#RICKY RENUNCIA 

Herriak, ordea, ez zuen beste aldera begiratu eta heldu zein gazte kalera irten ziren Rossellori postua uzteko eskaera egitera. Egoera salatzeko, hainbat mobilizazio eta ekintza antolatu zituzten uhartean zehar; hala ere, aipagarrienak San Juan hiriburuan dagoen Calle De La Fortalezan egindakoak dira. Fortaleza gobernadorearen etxera doan kalea ere bada, eta, elkarrizketa argitaratu zen egunean bertan, milaka herritar elkartu ziren bertan. Ondorengoak dira burututako ekintza batzuk: perreo combativo deituriko dantzaldia, yoga, manifestazio zaratatsua, manifestazio isila, kazerolada…

Guzti horrekin batera, sare sozialak ere sutan egon dira eta #RickyRenuncia eta antzerako mezua adierazten duten traolak irakurri ditugu sarean. Hainbat egunez, Twitterrean, adibidez, #RickyRenuncia tendentzia mundiala izatera ere iritsi zen.

Horrez gain, zer esan handia izan zuten bi martxa erraldoi ere egin zituzten: batetik, El Viejo San Juanekoa, milioi erdi herritar bildu zituena; eta bestetik, uztailaren 22an egindako. Azken hartan, Puerto Ricoko errepide nagusia moztu zuten milioi bat Boricuak. Egunean bertan, greba orokorra ere egin zuten.

Helburua protesta eta ekintza guztiak modu baketsuan eta indarkeria erabili gabe egitea izan zen, baina, hainbat momentutan, polizia batzuek jarrera oldarkorra azaldu zuten piper-gasa eta gomazko pilotak herritarren aurka jaurtiz. Horren aurrean, babestuta sentitzeko eta ondorioak saihesteko, taldeka antolatu ziren herritarrak: poliziaren erasoetatik babesteko giza ezkutuak osatzen, zauritutakoak arrisku eremutik ateratzen, manifestariek egindako pintadak eta zaborra garbitzen, janaria prestatu eta banatzen…

Hasieran, haserrea eta mina nagusitu baziren ere, herriak emandako erantzun positiboa eta guztiek bat egin zutela ikusita, giroa emozioz bustitzen hasi zen. Gobernatzaileak kargua uzteari uko egiten zion arren, herritarrek ez zuten amore eman eta Rossello Fortalezatik atera arte ez zirela etxera joango eta kalean jarraituko zutela zin egin zuten.

Azkenean, 15 egun kalean eta guztiek bat eginda egon ondoren, herritarren olatuak irabazi eta Rossellok kargua utzi zuen. Roselloren korrontea jarraitzeko, Pierluisik bere burua gobernadore izendatu zuen, baina herriak ez zuen onartu eta Auzitegi Nagusian salaketa jarri zuten. Epaiak legez kanpokoa dela esan zuenez, hau ere kanporatua izan zen.

Gertakariak jakin-minez jarraitu ditut eta inbidia ere sentitu dut Puerto Ricoko herriak bat egiteko gaitasun horren aurrean. Loturak egitea erreza izan da, guk geuk ere, hemen, badugu-eta zeri aurre egin: ustelkeria kasuak, indarkeria matxista, adierazpen askatasun eza, Altsasuko atxilotuak, lan baldintzak, gazteentzat aukera falta… Euskal Herriko eta estatu osoko herritarrok kaleak hartzeko eta era baketsuan matxinatzeko arrazoi nahikoa direla deritzot.

Herriak bakarrik salba dezake herria, dio kanta batek, eta esango nuke Puerto Ricoko Boricuak abesti horren eredu direla, eta gu guztiontzat ere izan beharko liratekeela.

 

67208349_10161990121165440_1998448330073440256_o (1)
Lagunak Seattlen egindako elkarretaratze batean Argazkia: Yarelis Rivera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: