ABMER GARAGARDOA

2

Neurria: Galoi 1 garagardo

TRESNAK

  • Lapikoa
  • Botilaratzeko tutua
  • Sukaldeko termometroa
  • Kristalezko botila handia (1 Gal)
  • Kristalezko botilak
  • Ailock
  • Beratze sarea
  • Estelizitzako produktua
  • Inbutua

hiztegia

Berezko estalkia daukaten (argazkian ikusi) edo txapadun botilak erabili daitezke. Txapadun botilak erabiliz gero, botilez gain, txapa eta txapadora ere beharko dira.

OSAGAIAK

  • Pale malta 908 g  (2 lb)
  • Crystal 40 85 g (3 oz)
  • Malta marroia 57 g (2 oz)
  • Bizkuit malta 28 g (1 oz)
  • Cascade lupulua 8 g
  • Safale S-40 legamia

PREOZESUA

  1. Lapiko batean berotu 1 gal (1/2 galoi geroago erabiliko dugu) ur 65 gradutara iritsi arte.
  2. Ipini birrindutako pale malta, crystal 40, malta marroia eta bizkuit malta sarearen barrura eta ondoren, sartu lapikora. Mantendu ura maltarekin batera 65 gradutara ordu batez.
  3. Ordu bat pasatu ondoren, altxatu beratze sarea eta erabili ez dugun galoi erdia maltaren gainetik isuri zukua ondo aprobetxatzeko.
  4. Ondoren, erretiratu malta, igo suaren intentsitatea intentsitate altuenera eta itxaron mostoak irakin arte.
  5. Behin irakiten dagoenean, gehitu 8 gr Cascade lupulu eta irakiten mantendu ordu batez.
  6. Ordu bete pasa baino pixka bat lehenago, bete harraska ur hotz eta izotzarekin. Izotza eta ura
  7. Kendu lapikoa sutatik eta ipini harraskan mostoa 25 gradutara jaitsi dadin (garrantzitsua da mostoa tenperatura horretan egotea legamia hil ez dadin). Lapikoa harraskan
  8. Desinfektatu erabiliko ditugun tresna guztiak esterilizatzeko produktua erabiliz: botila handia, Airlock-a, inbutua eta legami poltsa. Tresnak desinfektatzen

    photo4942875400959273043
    Argazkian agertzen den moduko espraia erabili daiteke hobeto desinfektatzeko
  9. Bota legamia botila handira, gehitu mostoa inbutuaren laguntzarekin eta itxi botila airlock-arekin (airlock-a ur edo esterilizatzailearekin betetan egon behar da). photo4940512078024780018
  10. Gorde botila leku ilun batean 10-14 egunez. Garagardoa egiten dabilela ziurtatzeko, begiratu, bigarren egunean edibidez, botilan ea mugimendua dagoen ala ez. Mugimenduak prozesua bide onetik doala adierazten du.
  11. 10-14 egun pasatu ondoren, desinfektatu (esterilizatzeko produktuarekin) garagardoa botiletara pasatzeko erabiliko ditugun tresna guztiak (botilak barne).
  12. Lapiko txiki batean, berotu 350 ml ur 25 g azukrerekin batera.
  13. Bota lapiko txikian berotutakoa lapiko handiago batera eta ondoren, botileratze tutua erabiliz, gehitu botila handian dagoen garagardoa lapikora.
  14. Azkenik, bete botilak (botilaratzeko tutuarekin), itxi berez daukan estalkiarekin edo txaparekin eta sartu leku ilun batean beste 10-14 egunez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: