BRIOCHE

2

Kopurua: 2 brioche

OSAGAIAK

LEGAMIA EGITEKO

  • Legami lehor aktiboa 11 g
  • Esnea 125 ml
  • Irina 128 g

OREA EGITEKO

  • Arrautzak 6
  • Irina 375 g
  • Gatza 9 g
  • Gurina 226 g (urtuta)
  • Arrautza 1 (oreari gainetik emateko)
  • Ura 2 koilarakada (orearen gainetik emateko)
  • Gatz pixka bat (orearen gainetik emateko)

PROZESUA

LEGAMIA AKTIBATZEKO PROZESUA

  1. Berotu esnea epel egon arte eta bota ontzi batera.
  2. Jarraian, gehitu legami lehor aktiboa eta irina esnetara eta nahastu ore bihurtu arte.
  3. Estali ontzia film plastikoarekin eta sartu labera (labea itzalita) ordu batez orea aktibatu dadin.
  4. Orean hazi eta zulotxo batzuk ateratzerakoan, erabiltzeko prest egongo da.

OREA EGITEKO PROZESUA

  1. Behin legamia aktibatuta dagoenean, gehitu arrautzak, gatza eta irina eta oratu esku eskuekin.
  2. Masa homogeneoa sortzerakoan, urtu gurina eta gehitu poliki-poliki orera. Segi oratzen beste 20 minutuz (hasiera orea umelegia dagoela badirudi ere, oratzen doan heinean sikuago bihurtzen joango da).
  3. Estali ontzia film plastikoarekin eta utzi lotan ordu batez.
  4. Ordu bat pasatu ondoren, oratu berriro, estali ontzia film plastikoarekin eta sartu hozkailuan hurrengo egunera arte.
  5. Hurrengo egunean, atera orea hozkailutik eta bi zatitan banatu.
  6. Igurtzi gurinarekin labera sartzeko erretilua, eman forma briocheari eta sartu erretiluaren barruan.
  7. Estali film plastikoarekin beste ordu batez, ondoren, ipini labea 190 gradutara (375 F) berotzen.
  8. Ontzi batean nahastu arrautza bat eta bi ur koilarakada.
  9. Igurtzi nahasketa orearen gainetik, bota gatz pixka bat eta sartu labera 30 minutuz.
  10. Errepikatu prozesu berdina beste ore zatiarekin.

BRIOCHEARI FORMA EMATEKO AZALPENA

Gogoratu ore honekin bi brioche egiten direla:

  1. Hasteko banatu orea bi zatitan.
  2. Ondoren, banatu zati bakoitza 6 zatitan.
  3. Eskuaren laguntzarekin zapaldu ore zatiak banaka, xaflatan bihurtu arte.
  4. Amaitzeko, biribildu eta ipini erretiluan bata bestearen ondoan.

Brioche

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: