BANILLAZKO DONUTSAK MARRUBI GAINAZALAREKIN

OSAGAIAK

DONUTSAK EGITEKO OSAGAIAK

  • Gari irina 150 g (1 1/4 cup)
  • Sodio bikarbonatoa 4 g (1 1/4 tsp)
  • Legami hautsa 6 g (1/2 tsp)
  • Panela 90 g (1/3 cup eta 2 tbsp)
  • Arrautza 1
  • Jogurta naturala 60 g (1/4 cup)
  • Olo edo almendrazko esnea 60 ml (1/4 cup)
  • Kokozko olioa 40 ml (3 tbsp)
  • Banilla-estraktua 6,5 ml (1 1/2 tsp)

GAINAZALA EGITEKO OSAGAIAK

  • Marrubi eskukada 1
  • Panela 4 koilarakada edo nork bere gustura
  • Ura 20 ml

PROZESUA

  1. Ontzi handi batean nahastu gari irina, sodio bikarbonatoa eta legami hautsa.
  2. Ontzi ertain batean nahastu panela, arrautza, jogurta eta esnea.
  3. Urtu kokozko olioa eta gehitu ontzi ertaineko nahasketara. Jarraian, gehitu banilla-estraktua eta nahastu guztia ondo.
  4. Gehitu ontzi ertainean egindako nahasketa, ontzi handian egindakora eta nahastu.
  5. Urtu kokozko olio pixka bat eta igurtzi moldeetan.
  6. “Manga pastelera” edo plastikozko poltsa txiki baten laguntzarekin, gehitu orea moldeetan (beheko argazkian ikusi).
  7. Berotu labea 180 C-tara (350 F) eta behin bero dagoenean, laberatu dotsunak 10 minutuz.

GAINAZALA EGITEKO PROZESUA

  1. Garbitu eta txikitu marrubiak irabiagailuaren laguntzarekin.
  2. Lapiko txiki batean, berotu ura eta panela.
  3. Behin bero dagoenean, gehitu marrubiak eta nahastu.
  4. Mantendu nahasketa 10 minutuz irakiten, ondoren jaitsi sua eta mantendu sutan beste 5-10 minutuz.
  5. Nahasketa loditzen hasterakoan, kendu sutatik eta itxaron epeldu arte.
  6. Igurtzi nahasketa donutsen gainetik eta itxaron pixka bat gogortu arte.
Baliteke nahasketa pixka bat loditu arren, likido geratzea. Hori gertatuz gero ez arduratu, marrubi gustua emateko, gainetik pixka bat igurtzita nahikoa izango da eta. 

ON EGIN!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: