BANANA ETA TXOKOLATEZKO MAGDALENAK

1

  • Arto irin koilarakadatxo 1 (1tsp)
  • Gari irina 110 gr (1 cup)
  • Kakao hautsa 32 gr (4 tsp)
  • Heldutako bananak 2
  • Kokozko olioa (urtuta) 120 ml (1/2 cup)
  • Panela 100gr (1/2 cup)
  • Txokolate pipitak (nork bere gustura).
  • Banilla-estraktu koilarakadatxo 1 (1tsp)
  • Legami poltsatxo 1
  • Arrautza 1
  • Jogurta natural krematsua 120 ml  (1/2 cup)
  • Gatz koilarakadatxo 1/2 (1/4 tsp)

 

  1. Hasteko, ipini labea 180ºC-tara berotzen.
  2. Ondoren, ontzi txiki batean nahastu arto irina, gari irina, legamia, gatza, kakao hautsa eta txokolate pipitak.
  3. Jarraian, beste ontzi batean, moztu eta txikitu heldutako bananak.
  4. Ostean, ontzi handiago batean, nahastu arrautza eta jogurta. Ondoren, gehitu kokozko olioa (urtuta), panela eta txikitutako bananak.
  5. Gehitu nahasketara ontzi txikian egindako nahasketa eta oratu guztia egurrezko koilara baten laguntzarekin.
  6. Amaitzeko, igurtzi oliba olioarekin magdalenak egiteko moldeak orea bertan itsatsita gelditu ez dadin. Ondoren, bota orea moldeetara eta sartu labera 18-23 minutuz.

Erantzunak itxita daude.

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑